Also available in: English Español (Spanish)
2015. urtetik aurrera urpeko argazkiak ateratzen ditut kamera trinko batekin, argi artifizialik gabe.
Mexikon antolatutako lau erakusketa kolektiboetan hartu dut parte, kidean naizen Mexikoko Urpeko Irudien Elkarteak antolatuta (AMISUB): Itsasoa zuri beltzez (2018), Mexikoko arrezifeak (2019), Mexikoko urperatutako ontziak (2020), Gure itsasoen koloreak (2022). Horrez gain, nire argazkiek AMISUBeko egutegiak ilustratu dituzte, horietako bi Biodibertsitatearen Ezagutza eta Erabilerarako Batzorde Nazionalarekin (CONABIO) eta Antropologia eta Historia Institutu Nazionalarekin (INAH) lankidetzan: lehen aipatutakoaz gain, Marrazoak (2021), Itsasoaren begiradak (2023) eta Mexikoko Golkoa (2024).
Nire argazkiak bi aldizkari zientifikoetan ere argitaratu dira Elementos (Mexiko) eta Elhuyar aldizkarietan, eta turismo aldizkari batean ere argitaratu dira, Identidad Veracruz.
Gaur egun, Canon Powershot G7X Mark II kamera batekin ateratzen ditut argazkiak. Honi “Vochi” deitzen diot. Aurretik Canon Powershot SX280 HS batekin aritzen nintzen, “Patata” ezizenez ezaguna.
Orri honeko menuan nire argazki bildumak ikus ditzakezu. Bilduma zabal bat ere badago Instagrameko kontuan.