Muturreko galaxiak

Also available in: English Español (Spanish)

Unibertso urruneko galaxiarik muturrekoenak aurkitu nahi ditugu, distiran txapeldunak direnak. Artikulu tekniko honetan argi milimetrikoan munstro galaktikoak zeintzuk diren esaten dizugu (#MNRAS artikulu teknikoa hemen libre) eta irakurle guztientzako azalpena jarraian.

PASSAGES proiektuan galaxia hiper distiratsuak bilatzen ditugu Planck sateliteak 350 eta 550 mikrako uhin-luzeran detektatu dituen “objektu trinkoen” artean. Planck-ek zeru osoa estaltzen du zorroztasun ez oso handiz (Ilargiaren azaleraren ~1/36).

Lehen lanetako bat beste objektu batzuez katalogoa garbitzea da, Esne Bideko hodei molekularrak edo quasar distiratsuak adibidez, hautsezko galaxia distiratsuak eta urrunak isolatzeko. Hauek distira erlatibo bereizgarria dute uhin-luzera desberdinetan.

Teleskopio Milimetro Handiarekin (irudiaren zorroztasuna 40 aldiz hobea) galaxia isolatuak direla ikusten dugu. Argia bere espektroan deskonposatzen dugu, bere distantzia ematen diguten galaxiako molekulen desexzitazioa aurkitzeko: 12 eta 22 mila milioi argi urtera daude aztertutako 22 galaxiak.

ALMArekin 30 aldiz zorrotzagoa den irudia dugu, non arkuak ikusten ditugun (lerro gorriak). Honekin ondorioztatzen dugu galaxia hauek lente grabitatorioek anplifikatu eta distortsionatzen dituztela. Hondo zuriko irudia Hubble Espazio Teleskopioak ikusitako argi infragorria da.

 

ALMArekin behatutako 3 galaxien irudiak 1,1 mm-ko uhin-luzeran, arkuak eta zirkuluak argi milimetrikoan erakusten dituztenak (distira-mailak gorriz, mapa topologiko baten antzera). Hondoko irudia 1,6 microneko Hubble Espazio Teleskopiokoa da, non galaxia hauetako argi infragorria ikusten den, arkuak eta zirkuluak ere erakusten dituena.

Uhin milimetrikoak igortzen dituzten galaxia hiper distiratsuaren eta gure artean galaxia masibo bat dago, urruneko galaxia 10 aldiz distiratsuagoa egiten duena, eta gure begietara bere argia arku edo zirkulu bihurtzen du. Horrelako 22 galaxia aurkitu ditugu.

Lente grabitatorioaren efektuaren irudia. Kreditua @ESO. Gure begiek eta teleskopioek grabatutako irudia (eskuinean zuri-gorriz), galaxia baten irudi okertua da (eskuinean puntu gorria), zeinaren argia beste galaxia masibo batek eragindako grabitatearen ondorioz okertu duen (on. zuria, diagramaren erdian), gure eta urruneko galaxiaren arteko ikusmen-lerroan dagoena.

Artikulua Massachusettseko Unibertsitateko Derek Berman gradu aurreko ikasleak (gaur egun graduondokoa) sinatzen  du lehen autore bezala, Min. S. Yun-ek gainbegiratuta, eta AEBetako, Mexikoko, Japoniako, Erresuma Batuko eta Txileko 11 institututako 23 ikertzailek sinatu dugu ere.

2022/06/13an egin nuen Twitterreko astro-hariaren kopia.

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *