Zerk eragiten du AzTEC1aren muturreko izar-eraketaren birulentzia?

Also available in: English (English) Español (Spanish)

AzTEC1 Esne Bidearena baino 2000 aldiz handiagoa den izar eraketa erritmoa duen galaxia urrun bat da. Zerk eragiten du muturreko izar-eraketa birulentzia hori? Astronomiako ApJ-ko  artikulu honetan azaltzen dizugu, eta sarrera honetan publiko orokorrari emango diogu azalpena. 

Aurreko Twitterreko hari  honetan kontatzen nizun ALMAko datuek esaten digutela AzTEC1  errotazioan dagoen disko ezegonkor bat dela. Bertan, izarren eraketa turbulentzia bidez erregulatutako hodei molekularren uzkurtze lege bati egokitzen zaio.

 

ALMArekin antzematutako  karbono ionizatuaren emisio-lerroaren datu berriek diskoa bereizmen handiagoareakin ikusteko aukera ematen dute (~ 0.09 arku-segundu, ~ 50 zentimoko txanpona 40 km-ra). Horri esker, errotazioan dagoen diskoaren parte ez diren bi nodulu distiratsu identifika daitezke.

Karbono ionizatuan ageri den [C II]-2 nodulua, diskoren zentrutik 6000 argi-urteko distantziara dago, diskoaren errotazio ardatz txikiaren norabidean. Diskoarekiko 200 km/s-ko abiadura du osagai honek, eta ziur asko, errotazioan dagoen disko osoak baino 10 aldiz masa gutxiago du.

[C II] -2 noduluaren abiadura erlatiboak adierazten du ez dagoela diskoaren barnean, eta AzTEC1 kanibalizatzen ari den osagai bat izan daiteke. Galaxia erraldoiek bere inguruko galaxia nanoak irensten dituzte. Hau gure Esne Bidean ere ikusitako prozesu bat da.

Aldi berean, gasez betetako  10en bat masa duen nodulu baten inpaktuak disko birakariaren ezegonkortasunari eragin behar dio, eta izar eraketa handiagoa eragin. Hau izan daiteke galaxia honek izarrak sortzeko duen birulentziaren arrazoietako bat.

Artikulua NAOJeko kolaboratzaile japoniarrek idatzi dute, Ken-Ichi Tadaki buru dutela, Min S. Yun (UMass-Amherst) eta ni neu (INAOE) partaidetzarekin.

Nire 2020ko otsailaren 10eko astrohari desbirbilduaren itzulpena.

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *