Itelazpiko 2022 egutegia eta 2023ko erakusketak

Also available in: English Español (Spanish)

2022an, Eusko Jaurlaritzako Itelazpi erakunde publikoak emakume zientzialari aitzindariei eskainitako bere egutegian sartu ninduen. David Fernández Rementería artistak zientzia aurrerapena sustatu duten 11 euskal zientzialariren ilustrazioak egin zituen. Egutegia Itelazpi webgunean  eta gune honetan (20MB) aurki daiteke.

Apirileko orria niri dagokio. Marrazkiak 2007an Atacamako basamortuan (Txile) atera ninduten argazki bat birsortzen du, eta bertan AzTEC kamerarekin kokatuta egon nintzen ASTE teleskopioarekin zeruaren behaketak egiteko. Momentu horretan helio likidozko ontzi bat prestatzen ari naiz AzTEC kameraren detektagailuak hozteko, eta horrekin, AzTEC-ASTE lankidetzaren barruan, distantzia handietan 1000 galaxia baino gehiago aurkitu genituen.

 

2023an, Itelazpi 2022 egutegian argitaratutako lan grafikoari buruzko erakusketak egingo dira Euskal Herrian. Hauek dira Twitterren jasotakoak, zientzian emakume eta nesken #11F egunarekin bat eginez:

 

 

 

 

Iturriak:

  • EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Txioa
  • Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuaren txioa

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *