Itziar, galaxien ehiztaria, El Universal-en

Also available in: English Español (Spanish)

El Universalen agertutako arikuluaren itzulpena.
Jatorrizko testuaren egilea: Édgar Ávila Pérez

Puebla, Pue.- “Izar” eta “galaxia” hitzak Itziar Aretxagarengana heltzen zaizkionean, bere buruak Lagako hondartzako zeru izardunera bidaiatzen du, udako gau horietan haizea aurpegian eta olatuen soinua, bere jaioterriko Bilbon, Espainiako iparraldean.

“Unibertsoak duen handitasunaren emozioa da, beste itsasoa zen hondartza hartan nengoela”, dio 55 urteko astrofisikariak, nori Wikipediak egozten dio – bere zorigaitzerako asko – mila galaxia baino gehiago aurkitu izana  “Alfonso Serrano” Teleskopio Milimetriko Handiarekin, munduko handiena. Euskal Herria bere aberri txikia da eta Mexiko bere etxea. Bi lekuetan galaxien eraketa eta bilakaerari buruzko, eta gizakiarengan sustraitutako, galdera horiei erantzun zientifikoa bilatzen die: nondik gatoz eta nora goaz. “Nire interesa da Unibertsoak nola eboluzionatu duen, nola galaxiek eboluzionatu ahal izan duten denbora hasieratik gaur egun ikusten ditugun modura”, dio, bere hizkeran, gainezka egiten duen pasioarekin, bere adierazpen guztiak bezala. Sierra Negra de Puebla sumendiaren goialdean, itsas mailatik 4.600 metrora, izarren itsasoan sartzen da, bere ehun mila milioi galaxia dituen unibertso ikusgarrian. Eta horrela, harea ale txiki bat bezala, haurtzaroa gogora ekartzen du, bere ama Blanca, “andre aberatsentzako” jostuna eta bere aita José Ángel, eskola profesional bateko irakaslearekin. Bera, bere lehengusuekin batera, familiako lehen belaunaldiko unibertsitarioa da. Fisikari eta astrofisikari, ehunka argitalpen mundu osoko aldizkari espezializatuetan ditu eta gaur egungo Astrofisika, Optika eta Elektronika Institutu Nazionaleko kidea da, Zientzia eta Teknologiako Kontseilu Nazionaleko ikerketa zentro garrantzitsuenean.

Hauts alea

Mendian, teleskopio handi horretan, kategoriarik gabeko galaxia aurkitu izanaren aukera aztertzen duenean, zaila egiten zaio ulertzea, bere pentsamendua abstraktua da, ez du bere burua inolaz ere emozioak ukitzen uzten.  Datuak egiaztatzen dituztenean, orduan izerdi hotzak hartzen du eta konturatzen da hori guztia benetakoa dela, ez dela amets bat edo entelekia bat, ez dela bere irudimenaren produktua: “objektu astronomiko baten irudia da hori hamar mila milioi urte argitan aurkitzen dena”. Izarrak eta galaxiak zenbatu eta katalogatzeaz haratago, helburua – deskribatzen du – “nola eratu ziren neurtu ahal izatea da (…) eskema ebolutibo batean sartzen saiatzea, non ideia bat ematen digun nola bilakatu diren inguruan ditugun galaxiak”.

Kosmosa esploratzerakoan, Itziarrek dimentsio handiak larritzen uzten du bere burua, hauts ale bat baino txikiagoa sentitzen da, unibertsoaren izugarritasun handi honekin alderatuta. “Baina, aldi berean, uste dut gure txikitasunentik zeinen handia den gizateriaren enpresa zientifikoa. Lurra planeta izeneko hauts ale txikitik eta gizakiok dugun txikitasun fisikotik, nola ulertu dugun unibertsoaren handitasuna ”.

Etxeko txokoetako liburuak, gurasoen irakurketa ohitura, mineralak aztertzen zituen haurren mikroskopio haiek eta sukaldean aitarekin egindako xaboia, oraindik bizirik daude eta markatu zuten oroitzapenak dira. Bere lehen panpina eta motorreko garbigailu jostailu txikia bezala. “Argi dago txikia nintzenetik beste kezka mota batzuk nituela, gogoan ditut jolas zientifikoak: mineralen sailkapena eta egitura, kimikako esperimentu oso sinpleak, gatza nola hauspeatu eta xaboia nola egin”, dio. Bertako tabernetan, mendian zehar egin zituen ibilaldiak, zientziarekiko jakin-min handiaren pixkanakako prozesuaren parte izan ziren, materiaren eta energiaren ezaugarriak ulertzeko, fenomeno naturalak azaltzen zituzten legeak ulertzeko. “Beti gogoratzen dut aitari gauzak nola funtzionatzen zuen galdetzen niola”. Lehen hezkuntzako ikasturte amaieran banekien fisika gustatzen zitzaidala, eta argi eta garbi, bigarren hezkuntzan banekien zientzia fisikoak ikasi behar nituela”, gogoratzen du.

Literaturak mundu ezezagunetan barrena eraman zuen, Enid Blyton britainiarraren sagako Torres de Malory barnetegiko ikasleen abenturetik, Francisco Ibáñez espainiarraren Mortadelo eta Filemón umorezko marrazki bizidunetatik, etorkizuneko istorio batean murgildu arte: Isaac Asimoven Fundazioa. Fisikan lizentziatura, masterra eta doktoretza lortu zituen Espainian eta handik mundura eta unibertsora. Izarrek, gas hodeiek, planetek, hauts kosmikoak, materia ilunak eta energiak harrapatuta zegoen. Galaxien multzoak, nukleo galaktiko aktiboak, galaxien eta supernoben eraketa eta bilakaera dira mila galaxia ezagutzera eraman zuten ikerketa ildoak, wikipediaren arabera. Gorritu egiten da horrelako lorpenak egozten saiatzen direnean. “Oh, ezin ditut kontatu”, irribarre lotsati batekin irtengo da eta honela argitzen du: “Ez ditut bakarrik aurkitu, kide naizen talde zientifikoekin batera aurkitu ditut”. Sinpletasunez eta pazientziaz, astrofisika hitza ere ezagutzen ez duen haurrari azalduko balitzaio bezala, talde zientifiko handiak zeru extra-galaktikoa esploratzeko eta galaxia berriak aurkitzen dituztenean katalogoetan sartzen direla kontatzen du. Horregatik, milaka galaxia aurkitu dituzte, baina, baieztatzen du, elkarrizketa beste hiru urte barru egiten bada, ehunka mila izango dira, Milimetro Handiko Teleskopioan instalatuko den tresna berria egongo delako. “Hondartzan harea aleak aurkitzea bezalakoa da: badakizu eskua harean sartzen duzunean harea aleak topatuko dituzula”.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Free Porn
xbporn

Bonusum bonusum.com betting sites offering trial bonuses deneme bonusu
Free Porn
Cialis
Cialis Fiyat