Also available in: English Español (Spanish)
31/05/2024-an argitaratu nuen Twitter/Xko astronomiako hariaren kopia zabaldua:
Zenbat galaxia daude? Zenbat detektatzen ditugu ordu gutxiko irudi integratu batean? Zein distira, distantzia, masa izango dute? Zenbat izar jaioko dira haietan? Artikulu tekniko honek horren berri ematen dizu https://arxiv.org/abs/2403.15650 eta behean publiko orokorrarentzako azalpena.
Ordenagailu batean galaxien masa denboran zehar nola aldatzen den iragar dezakegu, oso hasierako garaietatik gaur egunera arte. Materia ilunaren Bolshoi-Planck simulazioa erabiltzen dugu zeruko 5,3 gradu karratutan zein galaxia aurkituko ditugun iragartzeko.
unibertso ikusgaiaren 5,3 gradu karratuko (26 ilargi bete inguru) irudikapena. Bertan materia ilunaren haloen dentsitatea ikus daiteke. Beheko atal batean piramidearen zati txiki bat irudikatzen da, haloak euren masarekiko proportzionalak diren erradioko zirkuluek markatuta. Gorrirantzko lerrakuntza 8ra iristen da, 30.000 milioi argi urtera hain zuzen ere. Distantzia handienetan bizi diren galaxien argiak Unibertsoaren bizitzaren % 95 bidaiatu du gaur Esne Bidea simulatzen duen behatzaile batera iristeko (piramidearen erpinean). Kredituak: Araceli Nava Moreno
Galaxien masa osoa izarretan duten masarekin lotzen dugu, haien izarren eraketa, haien iluntzea eta uhin milimetrikoen igorpena ere lotu ditzakegu. Horrela Pueblako Alfonso Serrano Teleskopio Milimetriko Handia bezalako teleskopioekin eta TolTEC bere kamara berriarekin zeintzuk detekta genitzakeen aurreikusteko gauza gara.
Simulatutako galaxia distiratsuenen propietateek oso ondo erreproduzitzen dituzte orain arte beste teleskopio milimetriko batzuekin egindako zeruko erroldetan neurtutako distira, distantzia eta izar berrien eraketen tasak.
TolTEC-ekin 1,1, 1,4 eta 2,0 mm-ko uhin-luzeretan egingo ditugun behaketa sakonagoetarako, 0,8 gradu karratuko (4 ilargi bete) eremurik sakonenak 28.000 galaxia inguru izango dituela aurreikusten dugu 30.000 milioi argi-urteko distantziara arte.
Simulazioari esker, irudian bata bestearen gainean agertzen diren galaxiak egongo direla ondorioztatzen dugu eta haien distira gehiegi balioesten gaituen efektu hori nola zuzendu. Batzuetan, detektatutako distiraren % 90 galaxia bati egotzi diezaiokegu, benetan horietako asko elkarrekin daudenean.
Araceli Nava Moreno INAOEko ikasleak burutzen du artikulua. E. Peralta, INAOEko ikasleak, A. Montaña, A. Rodríguez-Puebla, V. Ávila-Reese eta nik, INAOE eta IA-UNAM-eko ikerlariek ere sinatzen dugu.