Zein da hautsez betetako materialaren banaketa zulo beltz masiboenen inguruan?

Also available in: English Español (Spanish)

Zein da hautsez betetako materialaren banaketa zulo beltz masiboenen inguruan? ApJn onartutako astronomiari buruzko artikulu honetan geometria probableenak zeintzuk diren azalduko dizugu https://arxiv.org/abs/2001.00844, eta hementxe publiko ororentzako azalpena.

Hautsezko toru
Galaxiaren nukleo aktibo bat inguratzen duen hautsezko toru ikuspen artistikoa. (C) NASA/JPL.

Galaxien nukleo aktiboek Eguzkiaren masa bider 10 eta mila milioi bitarteko erdiko zulo beltzak dituzte. Zulo beltz hauen inguruko material beroak, galaxiaren nukleotik milaka argi urtera dagoen materia kitzikatzen duen energia kopuru handia igortzen du.

Zulo beltzaren ingurutik datorren erradiazioak kitzikatutako igorpen horietako bat hauts kosmikoaren aleen bihotzean dauden silikatoenak dira (oxigenoa duten siliziozko molekulak, protoiak baino elektroi gehiago dituztenak).

Hauts kosmikoa agregatu solidoek osatzen dute, eta mikra baino gutxiago doazen tamainak dituzte. Oso eraginkorrak dira zulo beltzaren ingurutik datorren erradiazioa xurgatzeko. Gero, erradiazio infragorri gisa berrigortzen dute erengia hori, eta hau Spitzer teleskopioarekin detekta daiteke.

Spitzerrekin antzemandako silikatoen igorpena oso zaila da modelatzen, objektutik objektura duen gehienezko igorpenaren uhin luzera eta intentsitatea aldatzen baita. Artikuluan, hautsa banaketa eta konpozizio ezberdineko 5 eredu alderatzen ditugu, isuria erreproduzitzeko.

Zulo beltzetik ehunka argi urtera dadoen hodei itxurako hauts banaketa, banaketa leuna baino gertagarriagoa da. Gainera, zulo beltzetik datorren haize-osagai batek behatutako silikatoen igorpenaren modelatzea hobetzen du.

Artikulua Mexiko, Korea eta Espainiako 11 ikertzailek sinatu dugu, Mariela Martínez buru. Gaur egun doktoretza ondoko ikertzailea da KASIn, eta lehenago IRYA-UNAMen eta INAOEn. Artikulu teknikoa libre dago esteka honetan https://arxiv.org/abs/2001.00844

2020/1/15eko Twitter haria desbiribilduaren itzulpena.

 

 

 

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *