Zer da AzTEC2?

Also available in: English Español (Spanish)

Zer da AzTEC2? Uhin milimetrikoetan astro disdiratsua da, baina uhin ikusgaietan ikusezina. Duela 15 urte aurkitu genuen, eta ez dugu orain arte bere distantzia neurtzerik izan. ApJn argitaratu dugun astronomiako artikulu honetan,  honen berri kontatzen dizugu2  eta behean publiko orokorrari emandako azalpena.

AzTEC2 2005ean COSMOS eremuan AzTEC kamerarekin aurkitutako bigarren iturririk distiratsuena da. Orduan, AzTEC 15-metroko JCMT teleskopioan zegoen eta 18 arku-segunduko irudi-bereizmena ematen zuen (arku-segundu 1 ~ 50 zentimoko txanpona 4 km-rako angelua da). Orain AzTEC GTMn dago.

AzTEC2
AzTEC2-A (ezkerrean) eta AzTEC2-B (eskuinean) galaxietan antzemandako [C II] igorpen lerroaren mapa.
ALMA teleskopio bateriak, 18 aldiz bereizmen hobearekin, AzTEC2 ez dela galaxia bakar bat aurkitu zuen, bi galaxia oso gertu eta distiratsu baizik. Izar jaiotze erraldoiak dituzte: batak Esne Bidearena baino 2000 handiagoa, eta besteak 700 aldiz  handiagoa. Hautsez beteta daude, eta hortik haien distira handia 1.1mm-tan.

Orain ALMArekin antzeman dugu karbono ionizatuaren igorpen lerroa, eta galaxien distantzia nehurtu ahal izan dugu: A galaxia, izar eraketa handiena duena, 25.206 milioi argi urtera dago, eta B galaxia 25.219 milioi argi urtera. Bi galaxiak elkarrengandik 65 mila argi urtera daude.

AzTEC2A eta AzTEC2B galaxiak ziurrenik galaxia bakar batean fusionatuko dira, Antena galaxia bezala. Grabitate elkarrekintza indartsua da eta bi galaxiek jasaten duten izar eraketa handiaren kausa partziala.

Karbono-lerroak gasaren banaketa eta mugimendua A galaxian neurtzea ahalbidetzen du, eta honek bere masa ~ 300 mila milioi Eguzki-masa dela ematen digu, 8 mila argi urteko erradio barruan. Ez dakigu zenbat izar diren hor, ez baitugu haien argia ikusten.

Artikulua AEBn lan egiten duten bi mexikarrek idatzi dute lehengo egile bezala: Eric Jiménez Andrade (NRAO) eta Jorge Zavala (UT-Austin), biak INAOEko ikasle ohiak.

28/1/2020ko Twitter hari desbiribilduaren itzulpena.

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *