Zerk eragiten du distantzia handietan hautsez betetako galaxien izarren formazio handia?

Also available in: English Español (Spanish)

2022/10/26ko txioaren itzulpena, jatorriz gaztelaniaz, hemen ere zabalduta  (irudi gehiagorekin).

Zerk eragiten du distantzia handietan hautsez betetako galaxien izarren formazio handia? Artikulu berri honetan hautsez betetako galaxiak eta hauts gutxiko galaxiak nola desberdintzen diren erakusten dugu. Doako artikulu teknikoa hemen  (ingelesez) eta irakurle guztientzako azalpena jarraian.

“Extended Groth Strip” (EGS) eremuan gaur egun EAOn dagoen JCMT 15 m-ko diametroko teleskopioarekin detektatu diren hautsez betetako galaxiek Hubble Espazio Teleskopioaren definizio handiko irudi ikusgarri eta infragorria badute, eta horiek xehetasunez aztertzeko aukera ematen digute, urrun egon arren.

Zeruaren irudia EGS edo AEGIS ikerketa-eremuaren posizioarekin eta inguruko izar-konstelazioekin. JCMTrekin 450 eta 850 mikratan mapatu genuen gutxi gorabehera AEGIS markatutako laukizuzen urdinaren zortziren bat. Bertan 100 galaxia distiratsu baino gehiago detektatzen ditugu 450 eta 850 mikratan. Irudiaren kreditua: NASA/ESA, The Hubble Heritage Team eta A. Riess (STScI).

 

Hubble espazio-teleskopioaren irudi hauetan lehendik egindako neurketak erabiltzen ditugu hautsez betetako galaxietarako eta horrenbeste hauts ez duten galaxietarako. Neurketa hauek izarren eraketa-erritmoa, izarretan galaxiek duten masa, distantzia, tamaina eta hautsak eragiten duen goibeltzeaz  ematen digute.

Batez beste, masa bereko hauts betetako galaxiak eta hainbeste hauts ez duten galaxiak aztertuz, lehengoek izar formazio tasa handiagoa izaten dute. Hautsez betetako galaxien %40 izar-eraketa bortitzat sailka ditzakegu (edo starburst, ingelesez).

Hubble Espazio Teleskopioarekin egindako irudi ikusgarrietan gutxien goibeltzen diren urrutiko galaxiak (argia ikusgarrian/UVetan igorritakoa) 850 mikratan dira distiratsuenak. Hau hautsaren banaketa ez-uniforme gisa interpretatzen dugu, beraz, ez dugu ikuspegi osoa argi ikusgarrian edo infragorrian bakarrik aztertzen baditugu: bi ikuspegiak behar ditugu.

Hautsez betetako galaxiek batez beste forma nahasiagoak dituzte 850 mikratan disdiratsuak ez diren masa bereko galaxiak baino. Elkarrekintzak izan daitezke izarren sorrera bortitzen kausa, Unibertsoko egungo bizitzaren %15ean.

Aztertutako galaxietako batzuen Hubble Espazio Teleskopiarekin egindako 1,6 mikrako irudiak, elkarrekintzaren zantzuak erakusten dituztenak edo irregularrak direnak, izarren sorreran duten birulentzia handiagoa azal dezaketenak optikoki hautatutako masa bereko eta distantzia bereko galaxiak baino.

Artikulua INAOEko Luisa Cardona Torres (@soliloquiodluna) doktorego ikasleak burutzen du, eta ikerketa hau bere tesiaren parte da. Nik eta Alfredo Montañak (bere tesi zuzendariek) eta Japoniako eta AEBko beste bi ikertzailek sinatzen dugu, Jorge Zavala (@JorgZavala) barne.

Astronomiako Twitter hari gehiago ikusteko, begiratu twitter.com/i/moment_maker (gaztelaniaz) edo orri honetan begiratu dibulgazioa eta ikerketa atalpeetan.

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *